Demo

bideoak 13 Comentarios »

Hemen duzue etorkizunean filma izango denaren demo txiki bat.

The man in the moon

MunduariMundo 6 Comentarios »

Ezin ukatuko dugu gustura gelditu ginela festarekin. Ez bakarrik “The man in the moon” tabernara hurbildu zen jende kopuruagatik, baita jende horrek arazo teknikoren bati aurpegi ona jarri eta proposatutako jokuari hain aldarte onez aurre egiteagatik.
Etorkizunean dokumentala izango denaren trailer txiki bat proiektatzeaz gain (laster web-gune honetan zintzilikatuko dugu), asturiasera bidaia bat zozketatu genuen. Joku honetan parte hartzeko jendeak txarteltxo batzuetan “Eta zuk zergatik bidaiatzen duzu?” galderari erantzun behar zion. Erantzun hauen bilduma txiki bat egin nahi izan dugu interesari, xelebrekeriari edota edertasunari erreparatuta:

Lorea: “Porque desde mi casa no consigo ver bien el resto del mundo”

Luis lobo: “Para desvitorianizarme”

Idoia Jalón: “Porque no puedo teletransportarme”

Inge Eguiluz: “Yo sueño los viajes que más tarde alimentarán mis sueños al regreso”

Las Benjaminas: “Al compás del cha-ca chá, del cha-ca-cha del tren ¡Qué gusto da viajar cuando se va en express!”.

Profesor Oak: “Para cazar todos los Pokemon ¡Atrápalos a todos!”

Peitx: “Para enseñar al mundo… mis patillas”

Blanca: “Para corroborar que en cualquier parte del mundo es más lo que nos une que lo que nos separa”

Arantza: “Porque es necesario que el mundo dé la vuelta al mundo. es un tipo de destino establecido: el movimiento. Nada se queda quieto”

Aizpe: “¿Y por qué no?”

Zurine: “¡¡Porque viajar te hace grande!! Y yo soy pequeña!!

Pedro Yoldi: “Para pillar con gente de otras culturas”

Estitxu Breñas: “Munduaren barreneko hotsak dastatu, sentitu eta gozatu nahi ditudalako, ahal denean, ahal bezala… eta ahalik eta gehienetan”

Ignacio: “Una vez perdí un diamante y pronto lo encontraré”

Aritz Iribarren: “Porque todo no cabe en un único lugar”

Australian eta Japonian hainbat elkarrizketa egin ondoren jakin badakigu zein zaila egiten den galdera honi erantzutea. Mila esker guzti-guztioi parte hartu izanagatik.

Txartelak

Festa, festa!

Irudiak, MunduariMundo 6 Comentarios »

Azkenik egitasmo honen aurkezpena egi bihurtu da. Azpian ikus dezakezuenez, apirilaren 18an ekitaldi hau egingo dugu Gasteizko “The man in the moon” tabernan, gaueko 21:00ean. Etorkizunean filma izango denaren “trailer” bat, eta beste zenbait bideo proiektatuko ditugu. Horretaz gain, beste motatako hainbat sorpresa izango dira. Hiperespaziotik kanpo elkar ikusteko gogo handia dugu. Laster arte.

Cartel Munduarimundo

Ireki leihoa.

Testuak 4 Comentarios »

Barkatu orria nazka-nazka eginda izateagatik. Alkanforra, armiarma sareak, horituriko izarak altzairuak estaltzen; egunkari zatiak leihoetan, ixiltasuna eta zapata urratsen bat hautsez betetako lurrean, norbait egongelan sartu, begiratu bat jo eta atera den seinale.
Honezkero denok bueltan gara eta aklimatazio eta deskonpresio egun batzuren ondoren aurrera jarraitzen dugu.
Batzuek galdetu digute ea bloga bertan behera utziko dugun; ea bloga bidaiarekin batera amaitu den. Ez, ez da bukatu. Egitasmo hau jaio zen bere burua aske utzi eta gu nahi zuen lekura eramaten uzteko pretensioarekin, blog honen izenburuak eta portadako diseinuak adierazten duten bezala.
Nahiz eta gaur egun bidaia hau hasi zen puntu berean aurkitzen garen ez dugu inondik inora bidaia bukatu den sentipenik. Ibilian ibilitako denbora guzti honetan egitasmoa bidaia bera bihurtzen joan da guretzat, eta ilusio berdinarekin jarraitzen dugu egunetik egunera guzti honek noraino eraman gaitzakeen ikusi nahian.
Horregatik orain arte bezala gertatzen zaizkigunak kontatzen jarraituko dugu; orain bai, jada etxetik, baina argi edukita bidaia bat norberak nahi duena izan daitekeela.
Dakizuen bezala Melbourneko azken etapa eta etxera buelta kontatzea geratzen zaigu oraindik, eta hortik aurrera filmaren ekoizketaren nondik-norakoak (konta daitezkenak) azalduko dizkizuegu. Hortaz gain, bideoak, diseiunuak eta prentsa oharrak argitaratuko ditugu orain arte legez. Hitzartuak ditugun zenbait hitzaldi eta proiekzioaren berri ere emango dizuegu.
Festari dagokionez barkamena eskatu behar dizuegu, izan ere ezinezko izan baitzaigu martxoaren 7rako lokal bat aurkitzea. Edonola ere aste santuaren osterako utziko dugu eta zehatz-mehatz eta ofizialki, bai data, bai lekua dakizkigunean blog honetan argitaratuko ditugu. Baina lasai, lehenago edo beranduago festa egingo baita.
Ea ba, agertarazi ditzagun izara azpiko altzairuak, kendu ditzagun kristaletako egunkari zatiak, ireki ditzagun leihoak eta utz dezagun aire freskua eta eguneko argia egongelan sartzen.

Abre la ventana

Robin Goossens-en argazkia

Ilusioa vs. Ardura.

Testuak, Irudiak 7 Comentarios »

Fuji

Fuji mendiaren gona azpian bizi den herrixka txikian esnatu ginen egunsentia baino lehen. Aurreko egunean ukatu zitzaigun zortearen bila abiatu ginen mendiaren magalean dagoen lakura, handik egunsentiari itxaron eta une egokian kamara martxan jartzeko. Planoa, eskubian Albitxuri bere ordenagailua eskuartean etenik gabe idazten; Honen atzean Fuji mendia eguzkiak hartzen hasia eta bere islada laku barean zehatz marraztua.
Japoniatik lagun eta senideei bidaltzeko moduko postal eder bat izan daitekeen argazki hau, Ulurun grabatu genuen beste plano oso antzerakoarekin batera Iñakiren amets bat izango dira filman. Baina seguruenez errealitate beraren inguruan ez dugu Albitxurik eta nik ikuspegi berdina. Imajina dezagun une batez zein izango litzatekeen bion arteko elkarrizketa plano honen inguruan:

Albitxuri: Ikaragarria izan duk, motel! Eguzkiak bere indar guztiekin mendia jotzen, laino bat ere ez, lakua bare-bare… Zergatik ez diagu beste nonbait egiten? Txinako armarrian, adibidez.

Ander: hik dena oso errez ikusten duk. Ba al dakik Araceli, Alberto eta hirurok goizeko bostetan jaiki gaitukela ditxosozko planoa grabatzeko? Ze jakingo duk, ametsetan hengoan eta.

Albitxuri: eta egunsentia behar dik nahita naihez? Ezin duk ilunabarra izan. Niri igual zaidak.

Ander: fotografikoki ez dik zerikusirik, eta gainera planoak nolabaiteko ideal bat erakutsi behar zian. Azaldu nian.

Albitxuri: bai, eta ulertzen diat, baina ez diat uste hain garrantzitsua dukenik. Edonola ere.. mundiala izan duk! Fijatu haiz nola bat-batean mendiaren isladarekin batera gurea ere ikusten zuan lakuan?

Ander: ia zero gradutan nengoan eskularrurik gabe ordu erdiz gelditu gabe idazten. Zer ikustea nahi duk? Hotzikarei eusten banian nahiko lan.

Albitxuri: Joe! ze lehorra haizen, batzuetan. Ba ni trantzean bezela nengoan, jo ta ke idazten. Bat-batean historia osoko idazle guztien musak alde izango banitu bezala. Ez, ez… musa guzti horiek marakana futbol zelaiko harmailetan sartu eta denak batera ni animatzen arituko balira bezela.

Ander: baina ze arraio diok! Eta ze demontre egiten ditek historia osoko idazle guztien musak futbol partidu bat ikusten!

Albitxuri: nik ez diat esan futbol partidu bat ikusten ari ditukenik. Planoari begira, motel! Badakik…Fujia, elurra, lakua… ni idazten…

Ander: Hi ez hago burutik sano…

Entrevista diseñadores

Tokyora bueltatu eta handik bi egunetara elkarrizketa genuen hitzartua hiru japoniar diseinatzailerekin. “El guerrero”, “El muñeco” eta oraindik Antelmok ezizenik jarri ez zion beste neska batekin. Orain arteko elkarrizketarik bitxiena eta zailena izan zen inondik ere. Nik Antelmori luzatzen nizkion galderak eta berak ahal zuen moduan japonierara itzultzen zizkien gure lagunei. Haiek guri japonieraz erantzun eta Antelmok niri gazteleraz berriz. Batzuetan ohartzen nintzen nik galdetutakoak eta Antelmok zekarren erantzun itzulika ez zutela erantzun-galdera prozesu komunikatiboak eskatzen duen gutxieneko lojikoak betetzen. Antelmo ohartzen zen honetaz erantzuna ematen zidan bezain pronto, jakina, eta begiratzen zidan esanez bezala: “sentitzen diat, zerbait galdu duk bidean”. Galdera birplanteatu eta berriz ere saiatzen ginen. Bitartean Albertok nahiko lan zuen emandako aginduari jarraitzen: “plano motzak, telea erabilita”. Honek suposatzen du protagonista batetik bestera kamara mugitzean enfokea aldatu behar izatea, eta hau egiten ordu pasatxo jarraian emanda zuzendariaren amaz eta familiaz gogoratzea normala izaten da.

Albitxuriren irudimen eta ilusio kontrolagaitzek honetan ere ikuspegi zeharo ezberdina erakutsiko ligukete, noski:

Albitxuri: Kristona, hi! Haiek japonieraz eta gu gazteleraz eta komunikatzen ari gintuan. Gainera ez gaituk aritu orain arteko “Nongoa haiz?” eta “Zein duk hiri izena?” eta betiko sinplekeriekin. Haien sentimenduei buruz hitz egin zigutek!

Ander: Ez hadi hainbeste flipatu! Tartean informazio pila bat jausi zaiguk. Antelmok ahal ziana egin dik baina alperrik izan duk batzuetan.

Albitxuri: nola izango duk alperrik. motel! Komunikatu egin gaituk, Ander, komunikatu! Hori sekula ez da alperrik. Badakik tartetxo batez zer sentitu dudan?

Ander: txorradaren bat, seguru.

Albitxuri: ideiak buruan euskaraz pilatzen zitzaizkidan eta ahotik japonieraz ateratzen entzuten nizkian.

Ander: bai… eta txiklezko globoak balituk bezala ateratzen zitzaizkian hitzak japonieraz idatziak… no te jode!

Albitxuri: hirekin ezin duk hitz egin! elefante talde baten sensibilidadea daukak.

Ilusioa eta ardura beraien arteko aldeak murrizten saiatzen ziren bitartean bidaiak aurrera egin beharko zuen. Noraino joan beharko ginateke bi hauek ados jartzen bukatzeko? Hurrengo geltokia Melbourne.

Diario de noticias de Alava 2

MunduariMundo 1 Comentario »

Diario de Noticias de Álava egunkarian argitaratutako erreportaia. [Pdf - 111 Kb]

Diario Noticias de Alava

Nolakoa da Japonia?

Testuak 28 Comentarios »

Niretzat beti izan da zaila “Nolakoa da?” galderari ganorazko erantzun bat ematen, lagun Zurine. Buelta askoren ondoren beti bukatzen dut galderari nolabait ihes egiten, dibertigarria, erosoa edo interesgarria moduko adjektibo zehazgaberen batekin erantzuten edo, okerrenean, zerikusirik ez duen lelokeriaren bat esaten. Guzti honi ihes egingo diot, momentuz, oso aspaldikoak ez diren eta jende askok ikusi dituen bi filma harira ekarri eta Japonia nolako ez den erantzuten saiatuko naiz. “Lost in translation” eta “Babel” filmei buruz ari naiz.
Lehenengoan Shibuyan dagoen luxuzko hotel baten goikaldetik ikus dezakegu Tokyo hiria. Bill Murray, bere karreraren azkenetan, (nork esango zidan tipo hau bi aldiz agertuko zela blog honetan. Agian psikiatra batentzako lana izan daiteke) japoniara bidaiatzen du ekialdeko lurralde hauetan bere karrerari bultzadatxo bat emateko asmoz. Bide batez, arrunta dirudi ajente amerikarrak bere aktoreak Japoniara bidaltzea bere karrerak indarberritzeko asmotan. Tommy Lee Jones aktorea da garai honetan Tokyo erdialdeko kartel gehienetan protagonista, ez dakit zer edari saldu nahian.Filmara bueltatuta, Bill Murray neska gazte bat ezagutzen du (Scarlet Johansson) eta nolabaiteko afera izango dute elkarrekin. Tartean hainbat egoera bitxi biziko dituzte.
Nire ustetan, filma honek japoniarrak tratu zaileko jendetzat hartzen ditu eta, momentu batzuetan, zeharo leloak balira bezala. Guzti hau, bere protagonistaren komikotasuna indartzeari begira, bestela filma ez litzateke zutik eutsiko.

Lost in translation

Nire eta Japonian bizi diren lagunen eskarmentua ezin da desberdinagoa izan. Aurkitu dugun jendeak egin duen gauza bakarra izan da bertakoak bagina bezala onartu eta bere enpatia erakutsi haien kulturaz jakinmina erakusteagatik. Adibide asko jar ditzakegu baina niri pertsonalki gehin ikutu nauena Satoren kasua da. Aracelik eta Albertok etxetik gertu dagoen taberna txiki batean ezagutu zuten argazkilari japoniar bat. Jakinik ere zenbat esfortzu dakarren zure hizkuntza menperatzen ez duen norbaitekin elkar ulertaraztea, Satok betidanik erakutsi zuen lagun izateko behar den pazientzia eta interes guztia. Galde geniezaioke gure buruari zer egiten dugun norbaitek gure hizkuntza menperatzen ez duenenan.
Beste batean, gaueko ordu txikietan klub batetik bestera genbiltzala, ingeles hitz erdirik egiten ez zuen lagun japoniar batekin taxi berean bidaiatzea egokitu zitzaidan. “El muñeco” deitzen diogu eta hurrengo postan hitz egingo dizuet berataz. Nik ingelesez egiten nion eta berak niri japonieraz. Jakina, komunikazioa ezinezkoa zen eta bidaia guztia barrezka pasa genuen bata besteari hitz bat ere ulertzen ez geniolako. Beraz, azken finean ulertu genion elkarri, nolabait.
Filma honen alde bi protagonistek Tokyon zehar igarotzen duten gau zoro hori aipatu behar da. Ondo filmatua egoteaz gain, bikain isladatzen duTokyon gauez bizi daitezkeen sentipenak jende egokia ezagutuez gero. Ez dago oso urruti beste gau batean izan genuen bizipenarekin. Lokal txiki baten azkeneko solairuan bi japoniarrek eskaini ziguten brasildar musika erdi inprobisatu eta japonieraz kantatuaz gozatzen bukatu genuen gau hura.
“Babel”en kasuan bakardadeak eta ikomunikazioak gogor jo duen hiri bat aurkezten zaigu. Horretarako neska gazte japoniar baten bizitza aldrebesa kontatzen zaigu. Filmean zehar ezinbestean behartua ikusiko du bere burua, ezinegon guztia kontrolatu ezin duen grina sexual baten bitartez bideratzera. Ohikoa denez Alejandro González Iñarritu eta bere gertuko guionista Guillermo Arriagaren filmatan, kontatzen diguten istorioa jorratu nahi duten gaiaren gatibu da. Beharbada gehiegi. Kasu honetan munduaren inkomunikazioaz hitz egin nahi digute, eta horretarako Japoniaren inguruan aipatu ohi diren aurreritzi makur eta iraingarrienaz baliatzen dira, alegia, batere jendea komunikatiboa ez dela, euren mundu propian gordeta bizi direla, mentalki ahulak eta sexu eta biolentziaren inguruko ikuspuntu ia gaixo bat dutela.
Egia da sexuaren inguruko ikuspuntu bipolarra dutela; oso irekia, alde batetik, eta oso kontserbadorea bestetik. Egia da, era berean, gizarte lehiatia dela eta bere gizabanakoak txikitatik presionatzen dituela erregela estu eta zaharreko piramide jerarkiko batean gora egin dezaten. Eta egia da, dudarik gabe erregela eta ordena guzti hauek (ez dezagun ahaztu ia ezinbestekoa izan dela herri honen biziraupenean, bere hedadura txikia eta populazio erraldoiak direla eta) gure mendebaldeko ikupuntutik guztiz ulertezinak gertatzen diren zenbait jarreretan isladatzen direla. Baina errealitate guzti hauek bere ingurumariatik atera eta filma batean erakusten zaizkiguenean, nondik datozen ulertzen lagunduko digun inongo azalpenik gabe, bidegabekeria izugarria egiten da. Are gehiago, filma hau munduko zenbait lurrale ezberdinen errealitateak isladatzeko pretensioarekin jaio denean. Uste dut arriskutsua dela zatia hartu eta osotasun bihurtzea. Nik neuk konprobatu ahal izan dut “Babel” filma nahiko gorrotatua dela zenbait japoniarren artean.

Babel

Japonia zeharo itxia bizi izan da bere historian zehar eta orain irekitzea erabaki du. Hainbat japoniar ezagutu ahal izan ditugu irekiera ideia honi begira bizi direnak eta bere kultura kanpokoekin elkartrukatzeko ahaleginetan murgilduak daudenak bere egunerokoan. Oro har, uste dut horrelako filmak ez diotela herri honi mesederik egiten.
Mendebaldekoei begiratuta ez nuke sekula esango gu japoniarrak baino komunikatiboagoak garenik; eta are gutxiago sexuaren eta biolentziaren inguruan dugun ikuspuntua osasuntsuagoa denik. Oro har, ez ditut inondik ikusten sinestarazi nahi dizkiguten desberdintasun guzti horiek. Behin lehengoa astea pasa eta beste planeta batean egotearen ideia uxatuta, laster hartzen du guztiak egunerokoaren usaina bertako jendearekin harremanetan hasten denean. Azken finean jendea baikara edozein ingururi egunerokotasuna ezartzen dioguna, inguru arraro eta extralurtarrenean ere.
Beraz, Zuriñe, “Nolakoa da Japonia?” galderari erantzun bat eman beharko banio, ezagutzen dudan adjektiborik orokor eta zehazgabeenaz erantzungo nuke, zalantzarik gabe. Japonia normala da.

Berria

MunduariMundo No hay comentarios »

Berria egunkarian, urtarrilaren 8an argitaratutako erreportaia.
1.-[Pdf - 2,15Mb]
2.-[Pdf - 995Kb]

Berria

Yume

bideoak 9 Comentarios »

Egunero bezala Misukik goiz hartu du Yamanote trena lanera joateko. Nekeari ezin eutsita lo gelditu da goizero bezala. Goizero bezala bere gaztetako Tokyon zegoela amets egin du tartetxo batez.

Radio Euskadi - La casa de la palabra.

MunduariMundo 1 Comentario »

Heme duzue Radio Euskadiren “La casa de la palabra” saiorako Roge Blaskok egin zigun elkarrizketa.

[Mp3 - 6,7Mb]

Munduari bira eman dio munduak. El mundo ha dado la vuelta al mundo. 2007. All rights reserved.
WP Theme de Ndesign modificado por MiraRuido.